XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

7 UDAL ADMINISTRAZIOA DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA. Zenbait zerga ordenantzaren aldaketak

DEBA GARAIKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia

Mankomunitate honetako Gobernu Juntak, 1999ko azaroaren 24an egindako bilkuran, bere kideen legezko gehiengo absolutuaren aldeko botoaz, ondorengo tasen Ordenantza Fiskalak aldatzea erabaki zuen:

1. Hiltegi zerbitzua emateagatiko tasa.

2. Hondakin solido geldoen zabortegi zerbitzua emateagatiko tasa.

Hartutako erabakia eta horretarako zertutako espedientea jendaurrean jarriko dira ikusgai, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenak, 16.1 artikuluan ezartzen duena betez, eta horretarako iragarkiak emango dira argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitateko Ediktu Taulan eta Gipuzkoan zabalkunde handienetako egunkari batean, aipaturiko artikuluak 2garren puntuan eskatzen duenez, eta ondorengo arauen arabera betiere:

a) Ikusgai dauden lekua: Mankomunitate honetako Idazkaritzan.

b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: 30 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo lehen lanegunetik hasita, bulego-orduetan.

c) Erreklamatzeko legitimatuak: Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 17garren artikuluan aipatzen dituenak.

d) Aurkezteko lekua: Mankomunitateko Sarreren Erregistro Orokorrean.

Halaber, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legeak 38garren artikuluan aipatzen dituen lekuetan.

e) Zein organoren aurrean helegin: Mankomunitateko Gobernu Junta.

Jendaurrean uzteko arauzko epea igaro ondoren eta inolako erreklamazio edo oharpenik aurkezten ez bada, behin-betikotzat joko dira hartutako akordioak, besterik hartu beharrik gabe.

Arrasate, 1999ko azaroaren 25a. Lehendakaria.